XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizakia sinboloen oihanean galdutako haurra baino ez da zioen Baudelairek, eta Milan Kunderak dio sinboloei aurre egiteko gaitasuna dela heldutasunaren kriterioa, neurria, baina gizon-emakumeak gero eta gazteagoak garela.

Agian hori izango zuen Don Felixek buruan Joni Patxadan hitz egin beharra zeukaagu, esan zionean.

Eta Jonek, seguruenik, ez zuen susmatu ere egingo zertaz ari zen.

Hitz egingo dugu, agindu eta bere bidea hartzeko orduan.

Patxi EZKIAGA LASA

UMBRAL, Francisco. Las señoritas de Aviñón. Edit. Planeta. 236 orr.

Umbral inklitoaren Las señoritas de Aviñón eleberriaren edizio berria nire eskuetara etortzeak eman dit aitzakia liburu honen erreseina egiteko.

Umbralek beti erakarri nau bere estilo paradigmatikoagatik.

Gure eleberrigilea gauza da argudioaren aldetik edozer huskeriatik eleberri sugerente eta bitxi bat eraikitzea lortzeko.

Horretan datza, seguraski, bere jardunaren alderik miragarriena.

Beste autore anitzek argumendu eta eleberri-ildo ongi egitaratu eta biribilduak behar izaten dituzte lorpen nabarmen bat eskuratzeko.

Umbralek ez du behar izaten argumentu handirik eleberri baten eskema eraikitzerakoan.

Trebea da edozer gauza bitxi, hutsal eta txokantetik eraikuntza nobelistikoa airoski sortzeko.

Oroian dut, adibidez, bere La capital del dolor eleberria.

Bertan Umbral ez zen abiatzen Espainiako gerra zibilaren inguruko kronika hertsi eta ongi egituratu batetik; Valladoliden gertatutako pasadizo ez hain tremendoetatik baino.

Gauza garrantzitsu edo erraldoi ez diren abadagunetan ere Umbralek asmatzen du sugerentziazko sareak sortzen, bitxikerietan birgeria estilistikoak jalgitzen, ironiaren zehar-meharretan edozer gauza faun transzendental bilakatzen.

Las señoritas de Aviñón eleberriaren kasuan bada zer esana erakartzen duen pertsonai-galeria estimagarria, baina pertsonaia historiko ezagun horiek guztiak (Rubén Darío, Picasso, Primo de Rivera diktadorea, Unamuno, Valle-Inclán, García Lorca...) ia beti giltzadura esperpentiko esperimetalistetan (ironiaz ongi horniturikoetan) erabiltzen ditu...